Zaldibarko XXII. Olazar Pilota Txapelketa aurrera doa apurka-apurka, eta atzokoan beste jaialdi bat jokatu zuten. Ansotegi nafarrak nahiko erraz kanporatu zuen Arrieta markinarra. 22-13 izan zen azken emaitza, eta partidu osoan joan zen aurretik, batez ere bere ezker bikainari esker. Gero, binakakoan, Yoldi eta Linzoain nafarrek Muguruza eta jauregi gipuzkoarrak menderatu zituzten, 22-14. Hasiera orekatua izan arren, nafarrak nagusitzen joan ziren Yoldiren tantuei esker; atzean ere pilotak pilatu zitzaizkion Jauregiri. Beraz, atzokoan nafarrak jaun eta jabe Olazarren.
Eguenean final zortzirenetako azken partiduak jokatuko dituzte, 21:30ean hasita. Lau t’erdi barruan Mendinueta arabarrak Quina gipuzkoarraren kontra jokatuko du.
Segidan binakako norgehiagoka jokatuko da. Rico errioxarra eta Keralt nafarra Beitia usansoloarraren eta Lopez ortuellarraren aurka ariko dira. Partidu horietatik irtengo dira final laurdenetako azken protagonistak.
Zabala-Argote. Final laurdenen bila, gaur, Iurretan
Biak atzelariak izatera, lau t’erdiko joko klasikoa aurreikusten du: “Ez dut estrategia konkreturik. Esango nuke biak lau t‘erdiko marra bilatzen saiatuko garela; pilotari ematen eta ahal den neurrian baztertzen. Gero, aurrean aukera dugunetan, bakoitzaren abilidadeak erabakiko ditu tantoak”.
Zabalak biharkoa du txapelketako bigarren partidua. Lehenengoan Urrizelkiren kontra jokatu eta 22-13 irabazi zuen. Partidu erdira arte lehia gogorra jokatu zuten: 11na egon ziren. Handik aurrera berriztarra erraz nagusitu zitzaion.