Itxaso Pradera garaile La Platan

Anboto 2009ko urr. 30a, 11:30

Itxaso Pradera mallabiarrak txapela irabazi du La Platan, Gomazko Paletako lehiaketa. Euskal selekzioarekin parte hartu du bertan. Orain, Bahia Blancan dabil trinketeko txapelketan parte hartzen.

Montes eta Etxarrirekin batera, urrezko domina eskuratu du Itxaso Pradera mallabiarrak La Platan. orain, helburu berbera dute Bahia Blancan; ez da erraza izango ordea.

Txapelketa hasi aurretik faborito argiak ziren, baina kantxan bermatu beharra zeukaten hori eta  finalean hala egin dute. Pradera-Montes bikoak garaipena erdietsi du Podversich-Torres argentinar bikotearen aurka (30-13), joku bikain eta ikusgarria kantxaratuz gainera.

Ainhoa Montes izan da txapelketako pilotari onena eta finalean ere nagusitasuna erakutsi du atzeko koadroetan. Argentinarrek lan oso ona burutu dute, batez ere bigarren zatian, baina ezinezkoa izan zaie euskaldunei aurre egitea. Goraipatzekoa baita, Ainhoarekin batera, Judith Etxarri eta Itsaso Pradera-ren jokua nahiz eta atzelari gipuzkoarrak beren lana asko erraztu dien.

Orain, erronka zailagoa izango dute Etxarri, Pradera eta Montes-ek. Bahia Blancan dabiltza trinketeko txapelketan, lau horma artean. Argentinarrak dira faboritoak, baina seguru ahalegin guztiak egingo dituztela euskaldunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!