Amurizaren ostean sailkatu ziren Granjako hitzorduan Fredi Paia, Jon Martin eta Onintza Enbeita bertsolariak; hauek ere finalerdietan izango dira. Ez zuten suerte bera izan Iñaki Izagirre eta Arakaitz Oiartzabalek. ( www.txapelketanagusia.eu)
Miren Amuriza ere finalaurrekoetarako sailkatuta beraz, Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak eta berrizko gaztea arituko dira azaroan hasiko diren finalaurreko saioetan. Hasteko, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza arituko dira azaroaren 8an Gasteizen izango den finalaurrekoan. Horren ondorengo zapatuan, azaroaren 14an, Tolosako saioan sartuko da Igor Elortza ere Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
