DRTren ezina Bartzelonaren aurrean

Anboto 2009ko urr. 26a, 12:24

Arripausuetan jokatu zen atzo Ohorezko B mailako partidua. Durango Ilarduyak F.C. Bartzelona hartu zuen etxean, eta kataluniarrek, futbolean ez ezik errugbian ere bikain jokatzen dutela azaldu zuten.

Emaitzak guztia esaten du: 3-26. Etxean jokatu arren, DRTren lehen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Bartzelonaren aurka.

Etxean jokatzearen abantaila ez zuen aprobetxatu, eta hurrengo norgehiagoka kanpoan jokatuko du, datorren asteburuan. Kasu honetan, Vigoko Universidade Ednon taldea izango du arerio.

Euskal Liga

Bestalde, Elorriok Euskal Ligako beste jardunaldi bat jokatu du asteburuan. Arrasateren aurka nagusitasunez gailendu zen, 0-32ko emaitzarekin. Partidua goitik behera dominatu zuten elorriarrek, eta lasaitasunez amaitu zuten. Gainera, garaipenari esker, joan zen asteko porrota ahaztu eta indarrez ekiteko motibazioa berreskuratu zuen taldeak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!