Kadete mailan Esteban errioxarra eta Arratibel gipuzkoarra izan ziren nagusi. Lehenak, Atutxa galdakoztarra menderatu zuen 22-7ko emaitzaz, eta bigarrenak, Etxebarria dimoztarra jipoitu zuen, 22-4 hain zuzen.
Jubenil mailari dagokionez, Ansotegi markinarrak eta Jauregi gipuzkoarrak erakutsi zuten jokorik onena. Lehenak Igoreko Gomezen kontra irabazi zuen 22-8, eta bigarrenak, ostera, uriona markinarra 9an utzi zuen.
Datorren eguaztenean Atxondoko pilotalekuan jokatuko da hurrengo jardunaldia.