Iurretakok eta Elorriok derbi interesgarria jokatuko dute asteburuan. Talde biak liga hasiera oso ona osatzen dabiltza eta goiko postuetan daude.
Iurretakok Larrakozelain jokatutako lehia biak irabazi ditu. Kanpoan ere uzta dotorea batu du: garaipen bi eta berdinketa bat. Gaur egun, bigarren dago, Urdulizengandik puntu bira. Aipagarria da iurretarren defentsa lana: gol bakarra jaso dute orain arte.
Elorrioren datuak ere oso onak dira. Eleizalde gotorleku bihurtzen ari dira, eta han jokatutako hiru norgehiagokak irabazi dituzte. Kanpoan puntu bat urratu dute partidu bitan. Erasoan duten ahalmena nabarmena da: 11 gol bost partidutan.