Zornotzarrentzat garaipena eskualdeko derbian

Anboto 2009ko urr. 20a, 09:27

Laiene Zornotzak 85-73 irabazi zion Tabirako Baqueri, gizonezkoen lehen mailako derbian. Emaitza honekin, ligako lehen garaipena eskuratu zuten Unai Zamalloa durangarraren mutilek.

Aurten 50 urte betetzen dituzten Durangaldeko bi talde lehiatu ziren asteburuan: Laiene Zornotza eta Tabirako Baque. Partidu orekatua izan zen hasieran, baina zornotzarrak nagusitzen joan ziren norgehiagokak aurrera egin ahala.

Zornotzarrek lan bikaina egin zuten defentsan, eta kanpoko zein barneko jokoan oreka mantendu zuten. Hirugarren laurdenean, Tabirakok aurrera egin eta estu hartu zuen Zornotza, 61-59 hurreratuz. Baina ahalegina ez zen nahikoa izan markagailuari buelta emateko, eta azken minutuetan lasai aritu zen Zornotza.

Azkenean, 85-73ko emaitza, zornotzarren alde.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!