Emaitza txarrak DRT eta Elorriorentzat asteburuan

Anboto 2009ko urr. 19a, 15:10

Bi taldeek etxean jokatu dute asteburuan, baina ez dute faktore hori aprobetxatu. DRT B-k Bera Beraren aurka galdu du, eta Elorriok Gaztediren kontra.

Asteburu eskasa izan da honakoa eskualdeko errugbiarentzat. Izan be, euskal Ligan diharduten bi taldeek, DRT B eta Elorriok, euren partiduak galdu dituzte. Gainera, zelaiaren faktorea alde izan dute, nahiz eta etekinik ez atera.

DRT B Bera Bera taldearen aurka lehiatu zen, eta alde handiz irabazi zuten gipuzkoarrek: 19-41. Emaitza honen ostean, durangarrak laugarren postuan daude sailkapenean, partidu bat irabazita eta beste bat galduta.


Elorriok ere ezin izan zuen punturik eskuratu Gaztediren aurrean. 5-29 izan zen azken emaitza, eta argi erakusten du Gaztediren aurreko lerroak indar handia daukala. Talde lanean hobetzea falta zaie Elorriarrei. Orain arteko bi partiduak galdu egin ditu Elorriok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!