Lizasoain eta Maikel andoaindarrek jantzi dute aurtengo San Fausto torneoko txapela, Bidaburu eta Aberasturi gernikarrei irabazi ostean.
Partidu estua jokatu zuten Ezkurdiko frontoian. Izan be, markagailuan ez zen egon alde nabarmenik. 15-11 eta 15-13 gailendu ziren andoaindarrak, txapelketa bereganatuz.