Jardunaldi gazi-gozoa Markinako pilotarientzat

Anboto 2009ko urr. 8a, 17:02

Atzo Cafés Baqué Txapelketari zegokion laugarren jardunaldia jokatu zuten Abadiñoko pilotalekuan. Lau partidu jokatu zituzten, eta denetan egon zen Markinako ordezkari bat. Kadeteetako biak galdu egin zituzten eta gazteen artekoak irabazi.

Kadeteetan faboritoek irabazi zuten; Atutxa galdakoztarrak 18-9 irabazi zion Gorosabeli, eta Etxebarria dimoztarrak 18-2 Pujanari. Gazteetan faborito biek galdu egin zuten markinako pilotarien kontra. Ansotegik 22-10 menderatu zuen Díez errioxarra, eta Urionak 22-18 Mendinueta arabarra. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!