Hegaldiko formazioko Euskadiko errekorra ezarri dute oraintsu 12 lagunek Katalunian, Empuriabravako Skydive aerodromoan. Horietako hiru paraxutista Durangaldekoak dira: Iñaki Jorge, Gorka Agirre eta Imanol Egaña. 10 laguneko marka ipini eta hurrengo saltoan 12ra ere heldu ziren.
Itxaroten zenuten marka ezarri eta hurrengo saltoan 12gaz marka hori apurtzea?
Gorka Agirre: Ni, behintzat, baikorra nintzen. 16 hautagai geunden eta horietako 10 lagunek menderatzen zuten modalitatea. Beraz, lehenengo marka itxaroten nuen; bigarrena ez hainbeste.
Gorkak eta Iñakik bazeukaten esperientzia, baina zu, Imanol, modalitate horretan berria zara. Nola ibili zinen?
Imanol Egaña: Egia esanda, ni benetan arduratzen ninduena beste kontu bat zen: zelan arraio konponduko ginen hainbeste lagun hegazkinetik salto egiteko. Paraxuta zabaldu arteko denpora tartea minutu bat eskasekoa da, eta segundo bat galduz gero, erorketa askea metro horiek errekuperatu guran joan daitezke. Kontrakoa ere gertatu daiteke: gehiegi hondoratzea. Zorionez, ondo konpondu ginen.
Zer irudi sortu zenuten airean?
Iñaki Jorge: Kanporantz handitzen zen izar bat. Hori baino irudi gatxagoak badaude. Benetan gatxa ez zen irudia egitea, gu denok batzea eta modalitate honetan adituak ez direnek zelan erantzungo zuten jakitea baino.
Nolakoa izan da preparazioa?
G.A.: Preparazioari dagokionez Felix Alvarez Castaño entrenatzailearen lana azpimarratu gura dugu. Milaka salto egin ditu eta munduko errekor bitan parte hartu du. Duda barik, parakaidismoan izenik handienetakoa da. Daukagun dena eman badugu, bera entrenatzaile dugulako izan da. Akatsak zuzendu dizkigu, asko motibatu gaitu…
Nola sortu zen errekorra egiteko asmoa?
G.A.: Felix beraren ideia izan zen. Behin zera esan zigun: “Pentsatzen ipinita, euskaldun pilo baten irakasle izan naiz. Zergaitik ez saiatu koadrila bat batzen eta Euskadiko errekorra ezartzen?”. Harrezkero lan itzela egin du asmoak aurrera irteteko. Empuriabrava zentroan ere erraztasun denak eman dizkigute. Esker oneko gaude.
Hauxe izan da Euskadiko lehenengo errekorra?
I.E.: Bai. Munduko errekorra 400ean dago, eta Europakoa 200ean. Marka horiekin alderatzerik ez daukagu, baina gure eremuan, gure mailan, hau da, gure errealitatean, marka txukuna dela uste dut. Guztira ere, 30 paraxutista euskaldun gaude, eta erdiak batu ginen.
G.A.: Profesionalek mila salto egiten dituzte urtean. Esaterako, Felixek 12.000 salto ditu. Hori dena kontun hartu behar da. Horiei ordaindu egiten diete saltatzearren; guk, berriz, geuk ordaindu behar dugu; ez gutxi, gainera.
Noizko hurrengo errekorra?
G.A.: Okerrik ezean, datorren urtean berriro saiatuko gara, eta ezarritako marka malgutasunez hobetuko dugula uste dut.
Nola zaletu zineten parakaidismora?
I.E.: Betidanik egin gura izan dudan zer bat izan da. Orain 10 urte hasi nintzen; denbora batean utzi ostean, berriro hasi naiz.
G.A.: Nik ere baneukan gogoa, baina horri buruz dakien inor ezagutu ez eta, badakizu, kostatu egiten da erabakia hartzea; gimnasioan Imanol ezagutu nuen arte. Hark eman zidan azkeneko bultzada.
I.J.: Nik Jacan ezagutu nuen Gorka. Bati bestearen aurpegia ezagun egiten zitzaion, eta hara nondik, biak Durangaldekoak ginen!
Nola gogoratzen duzue egin zenuten lehenengo saltoa?
I.E.: Hor une bi daude. Tandemeko eta bakarkako lehenengo aldiak. Biak ederrak dira. Hotza gogoratzen dut, zarata, abiadura… eta, batez ere, oheratu arte aurpegitik ezabatu ezin izan nuen irribarrea.
I.J.: Topera disfrutatzen saiatu nintzen. Gogoan daukat lurrera heldu eta gero, ordu bi eman nituela jesarri aurretik.
G.A.: Garrasi itzelak bota nituen. Huraxe zen emozioak kanporatzeko aurkitu nuen bidea. Etxean bideoa ikustean, berriro airean banengo legez sentitu nuen.