Durangaldeak kadete mailako nesken txirrindulari talde berria dauka: Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio taldea. Oraingoz lau txirrindulari dituzte eta laster taldea handitzea itxaroten dute. Iurretako Emakumeen Bira kirol elkartea ibili da sukalde lana egiten, eta hainbat elkarteren laguntza eta babesletza izan du; tartean, Durangaldeko Herri Komunikabideak-ena ere bai.
Taldera batu diren lau neskak honako hauek dira: Izaskun Abasolo igorreztarra (Arratia Ziklismo Elkartetik), Karina Aguilera Igorren bizi den brasildarra (Arratia Ziklismo Elkartetik), Ziortza Isasi elorriarra (Elorrio Txirrindulari Elkartetik) eta Aiala Amesti mallabitarra (Zaldibarko Lagun Artea taldetik). Taldeko ordezkaria Eneritz iturriagaetxebarria txirrindularia da.
Roberto Cuesta managerraren esanetan, aurtengo lehen denboraldian duten helburua “taldea finkatzea da”. “Etorkizunera begirako lehenengo harria ipini dugu. Orain kadeteetako urte biak ditugu aurretik. Gure esperantza proiektuagaz jarraitzea da”, azaldu du.
Hasi dira entrenatzen
Lau gaztetxoak dagoeneko hasi dira entrenatzen Berrizko belodromoan. Azaroan eta abenduan Anoetako belodromoko hainbat probatan parte hartuko dute. Era berean, abenduaren 26tik 30era Salamancan kontzentratuko den Bizkaiko selekzioko partaide izango dira. Bueltan belodromoko lanari ekingo diote berriro, eta urtarrilean Durangoko izotz pistan arituko dira entrenatzen, belaunak eta belaunburuak indartzeko helburuagaz.
Errepideari dagokionez, Euskaldun Sarian, Espainiako Kopako probetan (Segovian eta Madrilen) eta Bizkaiko beste hainbat lasterketatan parte hartuko dute.