DRT eta Elorriori iritsi zaie benetako froga

Anboto 2009ko urr. 1a, 10:19

Errubiko ligarik gehienak asteburu honetan hasiko dira. Ohorezko B malan Durango-Ilarduyaren gizonezkoen talde nagusiak Hernaniren kontra jokatuko du domekan etxetik kanpora. Emakumeek -aurten Durango-Arrasate Ilarduya deitzen da taldea- ere kanpoan ekingo diote denboraldiari, Getxo- Artearen aurka.

Euskal Ligan Gizonezkoen B taldeak Arripausuetan jokatuko du etzi, 12:00etan, Universidad Cantabriaren aurka. Maila berean, Elorriok Gernika Bren zelaia bisitatuko du.

DRT-ren kadete eta gazte mailako taldeek ere bihar -15:00etan eta 17:00etan- ekingo diote lanari; biek Ordizia izango dute arerio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!