Elorriokok etxekoekin indartu du taldea

Anboto 2009ko ira. 24a, 17:36

Elorrioko Buskantzak Ohorezko B Mailako denboraldia hasiko du asteburuan. Lau-bost jokalarik taldea eta areto-futbola utzi dute aurten. Horien ordezkapena etxean aurkitu dute, eta B taldeko jokalariei emango diete aukera. “Orain pare bat urtera arte elkarrekin jokatzen genuenez, jokalari berriak azkarrago egokituko dira taldera. Abantaila hori daukagu”, azaldu du Iñaki Duñabeitia jokalariak.

Bihar Santurtziren kontra jokatuko dute kanpoan. Santurtzi Ohorezko A Mailatik jaitsi berri da, eta horrelako taldeak, normalean, berriro mailaz igotzeko faboritoen artean aurkitzen dira. Elorriokoren helburua, berriz, mailari eustea da. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!