Euskal Herriko eta Errioxako kadete eta gazte mailako promesarik onenak batuko ditu beste behin Cafés Baqué Pilota Txapelketak. Maila bakoitzean 24 pilotari ariko dira, lau multzotan banatuta. Lehiatzeko sistema ohikoa da; galtzaileak kanporatuta geratuko dira eta irabazleek multzoko hurrengo koskara salto egingo dute. Multzoburuek finalerdiak jokatuko dituzte Atxondon azaroaren 25ean; aurten finala hartzea Abadiñori tokatzen zaio, azaroaren 29an.
Durangaldeak ordezkari bi ditu: Iñigo Pradera kadeteetan eta Gotzon Urkijo gazteetan. Biek behetik ekingo diote txapelketari. Partiduak Abadiño, Atxondo, Iurreta eta Mañariko pilotalekuetan jokatuko dituzte, herri horietako Udalak txapelketaren laguntzaileak direlako. Finala kenduta, beste jardunaldi guztiak eguaztenetan jokatuko dituzte. Mañariko pilotalekuak gaur bertan hartuko ditu lehenengo lehiak. Kadeteetan Pradera mallabitarrak Etxebarria zornotzarraren kontra jokatuko du eta Garriaga arrigorriagarrak Arizabalaga gernikarraren aurka. Gazte mailan beste partidu bi daude aurreikusita: Gonzalez-Gabiola eta Legorburu -Urkijo.
Faboritoen zerrenda luzea da. Multzoburuen artean Larunbe galdakoztarra, Jaka eta Arzelus giopuzkoarrak eta Beraza nafarra bereizten dituzte adituek. Elezkano zaratamoarra, Esteban errioxarra eta Arrieta markinarra ere goian ibili daitezke.
Aurkezpen ekitaldian, Jose Antoni Lopez Bizkaiko Pilota Federazioko presidenteak txapelketaren maila azpimarratu zuen: “Federazio bakoitzak bere pilotaririk onenak aukeratu ditu. Aurrefasean122 pilotari lehiatu dira eta sailkatu direnek maila handia dute”.