
Iker Saenz de la Cuesta - Areto futbol entrenatzailea
Oporren bukaerak… baloia laster martxan jartzea dakar, eta horren aurretik, gogor lan egin beharko dabe areto-futboleko taldeek (forma hartzen, aurpegi barriak taldera egokitzen, fitxak egiten edo diru laguntzak lortzen).
Aurten denboraldi historikoa izango da Durangaldeko areto-futbol munduarentzat, eta talde askok lehia gori-goria izango dabe bere kategorietan. Lehenengo biderrrez Durangok emakumeen bi areto-futbol talde izango ditu (Kurutziaga eta Kulturala), eta euren arteko derbyak jarraipen handia izango dau (edo hori espero dogu emakumeen kemena eskertzeko). Bestalde, aspalditik bizi izan ez diren Kurutziagaren eta Sasikoaren arteko derbyak ikusteko aukera izango dogu; lehia polita eta “kiroltasun pike interesgarria” Durangoko zaleentzat.
Gainera, Durangaldean dagoen maila handia azpimarratu gura dogu (joan zen denboraldia sekulakoa izan zen gure taldeentzat). Horren buruan Sasikoa A, Nazional A Mailan talde garrantzitsuen kontra borrokan ibiliko da, ahaztu barik azken urteotan lan galanta egin daben beste talde asko.
Areto-futbolak ikuskizun galanta segurtatuko dau gure kiroldegietan, nahiz eta gure taldeetan Ronaldinhorik ez dagoen, eta espero dot zuek hori baieztatzeko aukera bertatik bertara izatea, gure taldeen partiduak animotsu bihurtuz.
Durangaldeko areto-futbola gogor dator!