Euskaldun Saria irabazi du Cristina Alcaldek

Anboto 2009ko ira. 7a, 18:01

Bizkaia-Durango taldeko Cristina Alcalde txirrindulari nafarrak irabazi du aurtengo Euskaldun Saria. Domekan Elorrion korritu zuten azkenengo lasterketa, eta, Cristina Alcaldek eta Ane Santestebanek (Debabarrena taldekoa) denboraldi osoan mantendu duten lehia estua azken sprintean argitu zen. Seigarren amaitu zuen Alcaldek eta bederatzigarren Santestenabek. Bakoitzari zegozkion puntuak batuta, berdinduta geratu ziren sailkapen nagusian, baina Alcaldek Euskaldin Sariko lasterketa gehiago irabazi dituenez -Araxesgoa eta Zizurkilgoa- berak jantzi du txapeldunaren elastikoa.

Bizkaia-Durango taldeko Cristina Alcalde txirrindulari nafarrak irabazi du aurtengo Euskaldun Saria. Domekan Elorrion korritu zuten azkenengo lasterketa, eta, Cristina Alcaldek eta Ane Santestebanek (Debabarrena taldekoa) denboraldi osoan mantendu duten lehia estua azken sprintean argitu zen. Seigarren amaitu zuen Alcaldek eta bederatzigarren Santestenabek. Bakoitzari zegozkion puntuak batuta, berdinduta geratu ziren sailkapen nagusian, baina Alcaldek Euskaldun Sariko lasterketa gehiago irabazi dituenez -Araxesgoa eta Zizurkilgoa- berak jantzi du txapeldunaren elastikoa.

Espainiako Koparako ere puntuagarria zen lasterketa Lointek taldeko Belen Lópezek irabazi zuen. Durangoko taldeak Gema Pascual zuen sprinterako eta borrokan sartu bazen ere, belauneko minaren ondorioz, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Iazko denboraldian txirrindularitzatik kanpora egon bazen ere, Alcaldek berehala hartu zuen sasoia eta oso denboraldi erregularra osatu du. Euskaldun Saria irabazita Jon Elorriagak zuzentzen duen taldeak urte hasierako helburuetako bat bete du: “Bagenuen irabazteko esperantza. Mireia Epelde eta Dorleta Zorrilla ere hor zeuden irabazteko aukerekin. Ondo egindako lanaren saria izan da”, azaldu du Elorriagak. Alcaldek bigarren bider irabazi du Euskaldun Saria.

Laster amaituko den denboraldia baloratzeko orduan, zuhurrago mintzo da: “Taldeak lan itzela egin du, baina egon dira hiru bat lasterketa, kontrolatuta eduki arren, arrazoi batagatik edo besteagatik ihes egin digutenak. Beraz, denboraldia ona izan da, baina hobea izan zitekeen”. Guztira bost etapa eta Menorkako Itzulia irabazi ditu Bizkaiak-Durangok aurten.

Dorleta Zorrillaren denboraldia ere goraipatzekoa da. 23 urtez azpiko Espainiako Kopan lider dago eta Madrilgo lasterketa bakarrik falta da amaitzeko. Asteburu honetan korrituko dute azken lasterketa hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!