Top 14a Anoetan

Anboto 2009ko ira. 4a, 09:24

gotzon_gomez_150.jpg










Gotzon Gomez - Errugbi entrenatzailea


Frantziako Top 14 Ligan iparraldeko bi talde daukaguz; Miarritzeko Olimpique eta Baionako Aviron. Esan beharra dago, gaur egun, Frantziakoa dela munduko errugbi ligarik indartsuena, bertako taldeek fitxaketa ederrak egin baititue, eta aitatu beharra dago hegoaldeko taldeekin alderatuz diru kopuru dezente erabiltzen dabela.

Aurreko urteetan Miarritzek Anoetan lau partidu jokatu ditu, denak Heineken Cup barruan (futbol arloko Txapeldunen Ligaren parekoa); baina oraingoan Top 14aren  arauen aldaketa bati eskerrak, liga ospetsuko taldeek partiduak Frantziatik kanpo jokatu leikiez; aldaketa hori aprobetxatuz, Anoetan izango doguz ikusgai taldeak, eta baita munduko jokalari onenetakoak be.
Lehenengo partidua abuztuaren 21ean jokatu eben Avirongo baionarrek Parisko Stade Francaiseren kontra. Giro aparta harmailetan bizi izan genduena, eta, gainera, baionarrek ondo merezitako garaipena eskuratu eben: 38-24. 

Hilaren 12an, Anoetan, iparraldeko bi taldeen arteko derbya jokatuko dabe. Giro ederra espero da Donostian derbya lehenengoz Lapurditik kanpora jokatuko dabe-eta. Aukera ezin hobea mugaz bestalde bizi garenontzat, Anoetak Aguilerak baino ikusle gehiago hartzen baititu eta ia ezinezkoa izaten baita han sarrerarik lortzea.

Lerro honeetatik festaz gozatzera animatzen zaituet, benetan polita izaten baita goi mailako partidu horreetako giroa. Esaten den moduan, onenak irabazi daiala eta ikusleok gozatu daigula!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!