Eta udan zer?

Anboto 2009ko uzt. 10a, 16:13



Iker Saenz de la Cuesta - Areto-futbol entrenatzailea

Badirudi uda hasterakoan dena gelditzen dela; jokalariek merezitako oporrak hartzen ditue eta askotan areto futbola alde batera itzi. Baina taldeak ezin deutsie egin beharreko lanari geldialdirik emon, eta datorren denboraldiari begira gauza asko bideratu beharrean dagoz (fitxaketak, babesleak, federazinoagaz tramiteak, …).

Areto-futbolean ez dira “kanpusak” antolatzen, baina uda hasterakoan herri askotan txapelketa interesgarriak jokatzen dira. Txapelketa horreetan futboletik datozen jokalari asko aritzen dira, eta areto-futboleko taldeendako une egokia da euren begiak hainbat jokalarirengan ipintzeko, fitxaketak egiteko momentua ere badelako.

Gainera, Durangaldeko talde batzuk kategoria berrian jokatzeko indartu beharko dira (Sasikoa A, Kurutziaga A edo Mallabia, esaterako), beste taldeak be ez diren ilargira begira geratuko ez diren arren.

Bestalde, berri azpimarragarri bat emoteko moduan gagoz, arazorik ezean, esan daikegulako datorren urtean areto-futboleko beste emakume talde bat egongo dela Durangon (Beti Arinen jokatutako neskek Kurutziaga taldea sortuko dabe, nahiz eta jokalari gehiagoren bila dabilzen taldea osatzeko). Tamalez, badirudi berri txar bat be badagoela, Hemen Durango taldeak jarraitzea kolokan dagoelako, hango jokalariek beste taldeetan seguru jokatuko daben arren. Zortea denoi.

Kurutziagakook uda polita opa deutsuegu denoi. Bueltara arte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!