Mendiz inguratutako herri batekoa izanda, errepidetik mendi lasterketetarako jauzia egitea denbora kontua zen. Harrezkero, Oihana Kortazarrek (25 urte ,Elgeta) gora eta gora egin du. Euskal Selekzioko kide da, eta Espainiako Txapelketa eta Anboto Kilometro Bertikala irabazi ditu.
Kilometro bertikal batean parte hartu duzun lehenengo aldia da. Zelan bizi izan duzu?
Diferentea da, ez dago suabe hasi eta indarrak azkenerako uzterik. Lehenengo 800 metroak erritmoa hartzeko erabili daitezke, baina handik gora erritmo konstantea eraman behar da oinez. Gainera, Izaskun Zubizarretarekin topo egiten nuen lehen aldia zen (bigarren egin zuen). Iraupen luzeko eskia egiten du, eta beti ondo prestatuta dago. Kezka hori ere baneukan.
Espero zenuen lehenengoz parte hartu eta irabaztea?
Baneukan konfiantza nire buruagan, baina aurreko astean Espainiako Txapelketa jokatzetik nentorren, eta asko kostatu zitzaidan errekuperatzea. Egun batean bakarrik egin nuen korrika. Baina spinning klaseak ematen ditut, eta horrek ere laguntzen dit. Hala ere, deskantsuak on egin zidan, eta hein handian horregaitik heldu nintzen sasoiko Anboto Kilometro Bertikalera.
Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioko kide zara. Aldaketa handia izan da?
Onartu edo ez, duda egin nuen. Deia jasotzea pozgarria izan zen, jakina, baina Euskal Selekzioko kide izateak erantzukizuna eskatzen du. Hemengoetara ez ezik kanpoko lasterketetara joan behar duzu, Kopa batean parte hartzera konprometitzen zara… Baina 25 urte ditut, eta gerora ere izango dut neure kontura eta neuk gustuko ditudan lasterketetan bakarrik parte hartzeko denbora.
Uztailaren 17tik 19rako asteburuan Europako Txapelketa jokatuko duzu Italian. Zer esperantza daukazu?
Txapelketa lasterketa bitan zatitzen da. Hilaren 17koa kilometro bertikal bat da eta 19koa 22 kilometroko lasterketa bat. Euskadikoak ezin du parte hartu eta Espainiako Selekzioarekin noa. Munduko onenak batuko dira: Emanuela Brizio, Rosa Madureira… Podiuma zapaldu seguru ezetz, baina daukadan dena emango dut.
Espainiako txapeldun legez joango zara.
Bai, Castellón irabazi dut oraintsu. Hain zuzen ere, horrexegaitik zuzenean sailkatu naiz Europako Txapelketarako. Lasterketa luzea zen, eta ni laburragoetan hobeto moldatzen naiz, baina oso ondo aurkitu nintzen. Etorkizunari begira hortxe hobetu behar dut: indarrak neurtzen eta esfortzua kontrolatzen. Bestela, bero handia egiten duen toki bat zenez, urduri nengoen. Goizeko 06:00etan hasi zen lasterketa. Hasierako kilometroa asfaltoan zen eta ni lehendik ere asfaltoan ibilitakoa naiz; horregatik tartea zabaldu nuen, eta aurretik ibili nintzen lasterketa osoan. Hamar minutu atera nizkion bigarrenari.
Tarte handia atera zenion.
Dena esan behar bada, nire atzetik hiru minutura zeuden emakume bik lasterketa utzi zuten. Bata birritan jausi zen. Baina lasterketak horrelakoak dira. Niretzako ere sorpresa izan zen.
Urte askoan zabiltza mendi lasterketetan parte hartzen?
Ez, iazko maiatzean hasi nintzen neure kontura. Aurten apirilean irabazi nuen lasterketa baten ondorioz Euskadiko Selekziotik deitu zidaten, eta harrezkero hor nabil.
Eta aurretik ez zenuen lasterketarik korritzen?
Bai. Denetarik egin dut. Umetan txirrindulari ibili nintzen. Ondoren, Elorrioko Erdella mendizale taldearekin Pirinioetara-eta joan izan naiz. Gero duatloietan hasi nintzen. Duatloien sasoia amaituta triatloiena hasten da, eta, igerian ez naizenez espezialista, mendi lasterketei ekin nien. Sarako eta Berako lasterketak irabazi ondoren deitu zidaten selekziotik.