Igoera fasean lider geratu ondoren, Kurutziagako gizonak Euskadiko Federazioko deiaren zain zeuden, Euskal Ligan tokirik bazuten edo ez jakiteko. Jaso dute deia eta baietz esan diete, datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dutela. Gainera, hori ez da klubaren gaineko albiste on bakarra. Izan ere, emakumeen taldea berreskuratuko dute.
Igoera errealitate egiteko federazioan izena ematea bakarrik falta da. Hortik aurrera, datorren denboraldia prestatzen hasiko dira. Taldekideek diotenez, “erronka polita da, eta nahiz eta orain gogor lan egitea tokatzen zaigun, gogoz eta ilusioz ekingo diogu talde lehiakorra sortzeari”.
Taldea sendotzearekin batera, klubak sustraiak sendotu eta adarrak ugaritu nahi ditu. Sasoi batean, gazte mailan eta emakumeetan taldea zuen Kurutziagak. Klubaz kanpoko arrazoiak medio, talde horiek desagertu egin ziren. Datorren denboraldiari begira emakumeen taldea berreskuratuko dute. Beti Arin kluba bertan behera geratu ondoren, hango emakumeek Kurutziagan jokatuko dute. Horrekin batera, B taldea indarberrituko dute: “Talde moduan ez du uste bezain ondo funtzionatu azken urte bietan, nahiz jokalari onak eta langileak ere egon diren. Eraberritze bat egingo dugu. Jende gaztea eta etorkizunari begirakoa fitxatu nahi dugu; beteranoak ere bai, A taldeari laguntzeaz gainera, B taldea goiko muturrera eramaten lagunduko dutenak. Klub sendoa izan gaitezen, beharrezkoa da talde filiala lantzea. Bi gauza eskatzen ditugu: taldeko lana eta adiskidantza”, diote klubeko kideek.
Helburu horiek guztiak lortzeko bulegoko lana ere garrantzitsua izango da. Emakumeen talderako jokalari gehiago eta entrenatzailea bilatu behar dituzte; delegatuak ere behar dira maila guztietan. Babesleak lortzeko ahalegin berezia egin beharko dute eta horretarako “Durangaldeko komertzio eta enpresa handi zein txikiekin akordioak bilatuko ditugu”.