Martin I eta Elorriagak ezustekoa eman dute trinketean

Anboto 2009ko eka. 30a, 08:54

Finalak eman du txapelketa osoko ezustekorik handiena trinketeko kluben arteko txapelketan. Iazko txapeldunak eta txapela berritzeko faborito nagusiak –Oizpeko Mikel Gonzalez eta Ismael Larrazabal- menderatu ditu Mallabia pilota eskolako bikoteak.

Tornosolon jokatutako finalean  Martin Iak eta Elorriagak 40-29 menderatu zituzten Gonzalez eta Larrazabal. Irabazleek maila bikaina eman zuten. Galtzaileak berriz, beren mailatik oso behera aritu ziren. Gonzalez ezkutatuta ibili zen partidu osoan eta Larrazabalek txarto jokatu zuen.

Gazte mailan Abadiñoko Atxartek txapela soineratu zuen Txumuxueta menderatuta. Aitor Arabiourrutiak eta Asier Aspuruk partidu serioa jokatu zuten.

Eskuz banaka Akarregiko Lier Gandiagak Joko Alaiko I. Etxeberria menderatu zuen; beste hainbeste egin zuen Hernanik Mundarrorekin binaka eta kadete mailan. Gomazko paletan, emakumeetan Hernanik eta gizonetan Ramuntxo 1ak irabazi zuten, aurreikuspenak betez. Larruzko paletan jaun eta jabe izan ziren Amaya kadeetan eta Adurtza nagusietan. Azkenik, xareari dagokionez, Ametsa 1 pilota eskolako bikoteak jantzi zuen txapela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!