Euskal Herriko Trinketeko Kluben arteko finalak jokatuko dira ostiralean Abadiñon, Iruran, Irunen eta Iruiñean. Tornosolon hiru final jokatuko dira eta horietako bitan eskualdeko ordezkariak protagonista izango ditugu.
Binakako elite mailako txapela, irabazten duenak irabazten duela, eskualdean geratuko da Berrizko Oizpe eta Mallabia neurtuko direlako. Berriz gaur egungo txapelduna da eta baita txapela berritzeko faborito nagusia ere. Mallabiak beste asmo batzuk izango ditu, seguru.
Finalaurrekoetan Mikel Gonzalez eta Ismael Larrazabal berriztarrek samur menderatu zuten Usurbilgo bikotea (40-25). Martin Ia eta Oier Elorriaga Mallabiko pelota eskolako bikoteak ere uste baino errazago kanporatu zuen Hernani (40-30). Beraz, biak ala biak, sasoiko iritsi dira finalera.
Atxarteko Aitor Arabiourrutia eta Asier Aspuru Txumulutxuetaren kontra ariko dira. Abadiñarrek ez dute finalerdirik jokatu, ligaxkan lider geratu eta zuzenean sailkatu zirelako.