Durango Rugby Taldeak eta Elorrio Rugby Taldeak Errugbi Eguna antolatu dute larunbaterako. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte denboraldia agurtzeko.
Durangon, Rugby Tag Txapelketan batuko dira DRTko jokalariak goizez. Maila denetako jokalariak nahastuz –kadeteak, gazteak, nagusiak…– 9-10eko taldeak osatuko dituzte. Jokalariek hiru-lau soka lotuko dituzte gerrikora. Baloia daraman arerioari soka bat kenduz gero, horrek baloia askatu behar du; hori da baloiaren jabetza lortzeko modua, plakaketak debekaturik baitaude. Ondoren, Plateruenenean marmitakoa bazkalduko dute, eta umeen jolasak egongo dira.
Elorrion Rugby Tag Txapelketa eta zazpikako txapelketa jokatuko dituzte. Kirol apur bat egin ondoren, txahala afalduko dute errugby zelaian.