Larunbatean XIII. Urkiolako Igoera lehiatuko dute 68 auto gidarik. Barquetan Aitor Zabaleta da faborito eta turismoetan Jose Ignacio Erdoiza “Lebeiti”. Durangalde Racing Elkarteak iaz berreskuratu zuen lasterketak finkatzea du helburu eta antolatzaileek diotenez bermatuta dago datozen urteetako jarraipena.
Lau mailatan banatuko dira kotxeak, eta maila bakoitzean hainbat klase egongo dira -9 guztira- zilindradaren arabera. Barquetan Zabaletaren Lola BMWa aurrean ibiliko da seguru, Aitor Erroren Osella PA20agaz batera. Klasikoetan “Lebeiti”k eta Iñaki Alberdik lehia gogorra izango dute. CM mailan Alberto Alonso, Julio Fernández, Santi Guitart eta Aritz Egozkue dira faboritoak. Karrozatuetan, azkenik, Iñigo Olabe eta Joseph Douperouren BMW M3a, Iban Tarsicioren Ford Escort Corswortha eta Aitor Arakistainen Seat Leon 1.8 Turboa nor baino norrago ariko dira. Euria ari badu, gertutik jarraitu beharko dira Sergio Morilla kataluniarraren denborak ere, artista baita errepide bustian (bestela ere bai, egia esan).
Urkiolako igoera Euskal Mendiko Txapelketako hirugarren lasterketa da. Larunbatekoaren ondoren, beste hiru faltako dira txapelketa amaitzeko.
08:30etik 11:30era ibilgailuen egiaztapenak egingo dituzte Ezkurdin. 13:30ean Urkiolarako errepidea moztuko dute eta 15:30ean hasiko dira gidariak motor hotsa ateratzen. Entrenamendukoaren ostean, beste birritan igoko dira, Mañarian hasita, Urkiola gainera. Lasterketa 20:00 ingururako amaitzea itxaroten dute antolatzaileek. Segidan sari banaketa egingo da Mañariko plazan.
Kaleak moztuta
Auto-lasterketaren ondorioz kale batzuk moztuko dituzte Durangon. Esaterako, Barrenkale, Andra Mari eta Artekaleko sarbidea Balbino Garitaonandia plazatik egingo da. Taxi geltokia, berriz, Zumalakarregi kalera tokialdatuko dute.