Bizkaiko Pilota Openak 37 herri bisitatuko ditu

Anboto 2009ko ekainaren 18a

Asteon aurkeztu dute Binakako Bizkaiko Pilota Opena. Ekainean hasi eta urrian amaituko den txapelketa kadete, gazte eta nagusien mailan jokatuko da. Jaialdiak Bizkaiko 37 herritan jokatuko dira; tartean Durangaldeko lau herriatan: Abadiñon, Berrizen, Elorrion eta Mallabian.

Aurtengoa zazpigarren aldia duen txapelketan 48 pilotarik parte hartuko dute: sei bikotek kadete mailan, beste seik gazteetan eta hamabik nagusietan. Bikoteak ligaxkatan banatuko dira, eta joan-etorriko partiduak jokatuko dituzte euren artean.

Mañariko txapelketa

Mañariko Andra Mari Txapelketa ere hastear dago. Mañariko Pilota Eskolak antolatzen duen txapelketa lau t’erdian jokatuko da, eta maila bi izango ditu: kadeteak eta gazteak. Maila bakoitzean Bizkaiko lau pilotari, eta Arabako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Errioxako bana lehiatuko dira.

Eguenean jokatuko dituzte lehen partiduak, 19:00etan hasita. Finalak abuztuaren 15ean jokatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!