Oizpe, Mallabia eta Mañaria kluben arteko finalerako txartel bila bihar

Anboto 2009ko eka. 18a, 14:25

Euskal Herriko Trinketeko Kluben Arteko Liga finalerdietara iritsi da. Ligaxkak galbahe lana egin du, eta asteburuan maila bakoitzeko lau onenak elkarren artean lehiatuko dira, finalerako pasearen bila. Eskuz binaka, nagusien artean, Oizpek eta Mallabiak Usurbil eta Hernaniren kontra jokatuko dute, hurrenez hurren. Mañariak, banaka, Joko Alai izango du arerio. Aldiz, finalerdietako trantzetik libre dago Atxarte; multzoko buru geratuta, zuzenean sailkatu da finalerako.

pilota.JPGBinakako lehen finalerdiak ikusmin berezia du. Iazko finalistak aurrez aurre izango dira: Oizpe eta Usurbil. Berrizko klubak irabazi zuen txapela, Mikel Gonzalezek eta Ismael Larrazabalek osatutako bikotearekin, eta aurten ere eurei egokitu zaie txapela defendatzea. Iazko finaletik hona beste behin jokatu dute elkarren kontra -GRAVN txapelketan-, eta orduko hartan Usurbilek irabazi zuen. Beraz, pronostikoak zabalik daude. Mallabiak Hernaniren kontra jokatuko du. Oier Elorriagak eta Unai Martinek osatzen dute Mallabiko klubeko bikotea.

Elorriaga ligaxkako lehen partiduan lesionatu egin zen, eta Ander Martinek hartu zuen bere tokia. Finalerdietarako errekuperatu da Elorriaga, eta bera izango da atzelari. Hernaniren indarra aurrean dago. Alvárezek bizi darabil pilota, eta oso arriskutsua da. Partidu biak Abadiñoko  Tornosolo trinketean jokatuko dira bihar 18:30etik aurrera.

Banaka, Mañariko pilota eskolako Oier Azkarragak partidu zaila du Iker Etxebarriaren aurka. Zeanuriztarra faborito argia da. Hala ere, Azkarragak maila ona erakutsi du ligaxkan, eta partiduak jokatu egin behar izaten dira. Lehia hori Lekeitioko trinketean jokatuko da larunbatean, 10:30etik aurrera.

Gazte mailan, Atxarteko Aitor Arabiourrutiak eta Asier Aspuruk lan bikaina egin dute, eta zuzenean sailkatu dira finalerako. Euren finaleko arerioa Txumulutxueta eta Akarregiren arteko partidutik irtengo da. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!