Ordu erdi barru hasiko da XXII. Emakumeen Bira

Anboto 2009ko eka. 11a, 16:20

16:45ean ekingo dio Emakumeen Biraren XXII. Edizioak. Iurretan hasi eta amaituko den etapak 76 kilometro izango ditu, eta tartean, hirugarren mailako mendate bi igo beharko dituzte txirrindulariek, Aretxabalagane eta Autzagane.

16:45ean ekingo dio Emakumeen Biraren XXII. Edizioak. Iurretan hasi eta amaituko den etapak 76 kilometro izango ditu, eta tartean, hirugarren mailako mendate bi igo beharko dituzte txirrindulariek, Aretxabalagane eta Autzagane. Lehen etapa normaltasun osoz igaroz gero, 19:00etarako aurreikusten da helmugaratzea.

196 txirrindularik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Mundu mailako punta puntako txirrindulariz osatuko da Birako tropela, eta, besteak beste, irteera postuan egongo dira 2007ko eta 2006ko irabazleak, Susanne Ljungskog Suediarra eta Fabiana Luperini Italiarra. Aipatzekoa da ere, Eneritz Iturriaga euskaldunaren parte hartzea.

Bihar, berriz, Amurrion izango du irteera eta helmuga 84 kilometroko lasterketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!