Kantxa barruan ez ezik, harmailetan ere izan ziren intereseko hainbat kontu. Horra han batutako irudi batzuk.
Bigarren irudian Aitor Loiola alkatea ageri da. Finalean ez ezik ondorengo agur afarian ere egon zen. Azken aurreko argazkian lore sorta eskuartean dutenak txapelketako partidu guztiera etorritako zaleak dira. Euren leialtasuna eskertu nahi izan zieten Mallabia I Pelota Elkarteak. Azkenengo argazkian Jokin Etxaniz -Aspeko kirol zuzendaria- Asier Berasaluze, Rober Uriarte eta Ibai Zabala ageri dira.