Yoldik eta Larrinagak irabazi dute Biharko Izarrak txapelketa

Anboto 2009ko eka. 8a, 10:38

Inaki Larrinaga elorriarrak eta Eneko Yoldi uhartearrak jantzi zuten txapela binakakoan. Erraz menderatu zituzten Andoni Aldape eta Gorka Esteban (22-9). Lau t’erdian Quina izan zen txapeldun Aurtenetxeri 22-15 irabazita.

Inaki Larrinaga elorriarrak eta Eneko Yoldi uhartearrak jantzi zuten txapela binakakoan. Erraz menderatu zituzten Andoni Aldape eta Gorka Esteban (22-9). Lau t’erdian Quina izan zen txapeldun Aurtenetxeri 22-15 irabazita.

pilota3.JPGMallabia I pilotalekua leporaino bete zuten zaleek gozatu egin zuten lau t’erdiko finalean eta sufritu binakakoan. Quina eta Aurtenetxeren artekoa partidu borrokatua eta emozioduna izan zen. Binakakoan, aldiz, erraz irabazi zuten urdinek eta gainera galtzaileen artean Andoni Aldape mallabitarra zegoen.

Hasiera-hasieratik alde egin zuten urdinek (1-7). Larrinagak bizkarra erakutsi zion Aldaperi eta Yoldik ere atzean kargatu zuen jokoa. Ondorioz, Esteban apenas sartu zen jokoan eta sartu zenetan ere eman beharraren eman beharraz -batez ere sotamanoz- pilota onak galdu zituen. Aldapek lotuta jokatu zuen, zaleen aurrean zegoelako edo, eta zortzitik lotuta jokatzea zaila da. Partidu erditik aurrera partiduak ez zuen kolorerik izan.

Oro har, binakakoa espero baino final grisagoa izan zen, laurak sasoi puntu aproposean zeudela kontuan hartuta. Dena dela, finala ez da txapelketa osoaren isla. Otsailetik ona partidu eder asko ikusi ahal izan dira eta Biharko Izarrak txapelketak beste behin erakutsi du profesionaletara saltoa eman nahi dutenen erakuslehio egokia dela.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!