Pertsonak eta emaitzak

Anboto 2009ko eka. 5a, 10:58

gotzon_gomez_150.jpg










Gotzon Gomez - Saskibaloi entrenatzailea


Ohikoa izaten da denboraldia, ikasturtea edo epe konkretu bat burutzen denean balorazinoa egitea, ondo egindako gauzak azpimarratzea, eta hain ondo egin ez direnak zuzentzen saiatzea.
Arlo honetan batzuk oso baikorrak izaten dira, baina beste batzuek beti oker edo txarto egin direnak aipatzeko joera daukie.

Emaitzak modu askotan neurtu daitekez, baina, nire ustez, kirol afizionatuan ezinbesteko garrantzia daukie pertsonek. Pertsona horreek zelako indarrez, motibazinoz eta gogoz aritu diren epe konkretu horretan neurtu eta baloratu behar da, nahiz eta emaitzak eta garaipenak gura beste ez izan.

Gure klubean, Durango Rugby Taldean, uste hori zaintzen beti saiatu gara. Helburua, irabazteaz gainera, jokalariak heztea eta haztea da beti.

Aurtengoari errepasotxo laburra emonez, ia aritutako maila guztietan erdiko postuetan ibili gara (senior A eta B, neskak, jubenilak eta kadeteak), baina azken hilabete honetan goian aipatutako gogoak, motibazinoak eta azken momentuko freskotasunak ekarri dau hainbat finaletan egotea bai seniorrak (Euskadiko Kopako txapeldunak), bai neskak (Udaberriko Torneoan txapeldunordeak), eta Jubenilek Bizkaiko Txapelketaren finala jokoan daukie.

Bertatik pertsonak baloratu gura neukez, hau da, bai jokalariek bai teknikoek urtean zehar egindako lana, hori da-eta azken batean handia egiten gaituena gurea den kirol txiki honetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!