Gaur, 20:00etatik aurrera, VI. Biharko Izarrak pilota txapelketako finala jokatuko dute Mallabiko pilotalekuan. Lehiakortasun handiko txapelketan –Euskal Herriko eta Errioxako 24 pilotari lehiatuko dira- Durangaldeko pilotari bik finalera iristea lortu dute: Andoni Aldape mallabitarrak eta Inaki Larrinaga elorriarrak. Biak atzelariak dira eta elkarren aurka ariko dira. Aldapek Gorka Esteban errioxarra du aurrelari, eta Larrinagak Eneko Yoldi uhartearra.
Txapelketaren txandakako sistema berezia dela-eta, Aldapek Yoldirekin jokatu zituen finalerdiak, eta Larrinagak Estebanekin. Horrek esan nahi du finaleko lau protagonistek elkar oso ondo ezagutzen dutela; lehen eskutik ezagutzen dituzte aurkarien bertuteak zein gabeziak.
Atzean Larrinaga gehiago da kolpez, baina partidua asko luzatzen bada Aldapek fisiko hobea du. Aurrelariei dagokienez, Yoldi sasoi puntu ezin hobean dago: oraintsu GRAVNeko finalean 22-21 menderatu du Perez. Beste hainbat txapekeltatan ere goian ibili da. Horrez gainera, badu beste bertute bat: irabaztailea da. Bere jokoa ez da ikusgarria, baina bai eraginkorra. Estebanek ez dizkio gauzak erraz jarriko. Biharko Izarrak txapelketan osoan etorkizun handiko pilotaria izan daitekeela erakutsi du.
Lau t’erdikoa, berotzeko
Aurretik lau t’erdiko finala jokatuko dute Inigo Aurtenetxe lezamarrak eta Ander Quina zumarragarrak. Jokamolde ezberdineko pilotariak dira. Aurtenetxek gehiago jotzen du eta indarraren legea ezartzen saiatuko da; eskuin boleaz ere dotore moldatzen da. Quinak defentsa handia du eta ondo menderatzen du aireko jokoa, bai bolea bai gantxoa.
Mallabia I Pelota Elkartea gustura dago txapelketak eman duenarekin: “Oro har, partidu entreteginagarriak ikusi ditugu, eta pilotariek ikuskizuna eskaini dute”, Carlos Garcia pilota elkarteko kidearen esanetan.