Azterketa garaia

Anboto 2009ko mai. 29a, 09:12

unai_zamalloa_150.jpg







Unai Zamalloa - Saskibaloi entrenatzailea


Aurreko artikuluaren ildotik, oraingoan be gure kirolak bere zabalkundean aurrera egiteko ezinbestekoak diren pertsonei buruz berba egitera nator: entrenatzaileei buruz.

Gure inguruan hamaikatxo entrenatzaile dabil modu ez profesionalean eskualdeko taldeak entrenatzen. Halan be, azkeneko urteotan entrenatzaile bokazinoaren galtzen dabilela somatzen hasi gara. Aurpegi barriak geroago eta gitxiago ikusten dira, eta betikoek geroago eta gatxago izaten dabe aurrera jarraitzeko.

Horrela, entrenatzaile gazte askorentzat azterketa garaia den momentu honetan nire omenaldi txikia joatzue kolega guztiei, zuen lan eskuzabalak saskibaloia aurrera eroango dauelako aurrerantzean be. Eta jokalari, ikusle eta gurasoei, epaileekiko eskatu neban jarrera bera izan daizuen eskatzen deutsuet: errespetatu, txalotu eta ahal den neurrian, gure lana hobetzen lagundu. Denontzat izango da onuragarri.

Azkeneko lerroak aurreko asteburuan Seu D’Urgellen, Euskal Herriak, Catalunyak, Galiziak eta Cubak jokatutako Nazioarteko Emakumezkoen Txapelketari buruz dira. Bertan, Euskal Selekzinoko jokalaririk onena Amaia Mendiolagarai izan zen, bai Catalunyaren aurkako garaipenean (garaipen handia benetan) bai Cubaren kontrako finalean be. Zorionak, Amaia, zure kirol ibilbideagaitik, eta eskerrik asko jokalari askoren ispilu izateagaitik!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!