Ekainaren 5ean jokatuko den Biharko Izarrak Txapelketako finalak eskualdeko ordezkari bat izango du gutxienez: Andoni Aladape mallabiarra. Yoldik eta biek finalera pasatzeko faborito ziren Elurbe eta Gallarraga menderatu zituzten (22-11).
Otsailetik hona garatu den ligaxka luzean Elurbe eta Galarraga izan dira A multzoko aurrelari eta atzelari onenak. Hala ere, partiduari arrisku handia ikusten zitzaion Aldape txapelketa bikaina osatzen ari zelako eta Yoldi GRAVN txapelketako buruz buruzko finala irabazita zetorrelako. Partidu erdira arte oreka izan zen nagusi: zortzina joan ziren. Handik aurrera, ordea, urduritasunaren ondorioz edo, Elurbek eta Galarragak lotuta jokatu zuten. Yoldik, beti legez, berea eman zuen eta Aldape izan zen lauretan onena.
Eguenean bigarren finalerdia jokatuko dute Gorka-Larrinaga eta Rico-Merino bikoteek. Inaki Larrinaga elorriarra ez beste guztiak errioxarrak dira. Bete-beteko partidua espero da; lau pilotariek dituzte aurrekontratuak sinatuta enpresa profesionalekin.