Aramotz mendilerroan zehar lasterketa etzi

Anboto 2009ko mai. 15a, 13:28

III. Aramotz Mendi Lasterketa korrituko da etzi Urkiolako Parke Naturaleko inguru zoragarrietan zehar. Lasterketa Zornotzan hasiko da 9:00etan eta, 27 kilometro egin eta 1.600 metroko malda positiboa gaindituta, Zornotzan bertan helmugaratuko dira parte-hartzaileak.

Korrikalariek Aramotz mendilerroko Leungane (1.006 metro), Belatxikieta (662 metro) eta Inungane (606 metro) tontorrak igoko dituzte, Arratia eta Durangaldea artean dauden kareharrizko inguru ederrak zeharkatzen dituzten bitartean. Zornotzatik irtenda ‘El Cabrero’ko bidea hartuko du lasterketak, Aramotzeko mendilerroan sartu aurretik. Mugarrekolandan (768 metro) buelta hartu eta Zornotzarantz abiatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!