
Iker Saenz de la Cuesta - Areto-futbol entrenatzailea
Liga bukatzear dago, eta gure taldeak azkenera arte borrokan dabilz. Bakotxak bere borroka dauka, baina denek daukie denboraldia zapore onagaz amaitzeko guraria.
Bigarren Erregionalean, Durangaldeko taldeek ezin izango dabe laugarren postutik pasatu, eta horreentzat liga amaitu da. Datorren denboraldian pentsatzen hasi beharko dabe.
Lehengo Erregionalean denboraldi aparta egiten dabilz, geure taldeen oztopo bakarra izan den Iturriondo B “atzerritar” taldearen baimenagaz, lehen postua ia segurtatuta dauka-eta. Joan den asteburuan Mallabiak pauso polita emon dau bigarren postua lortzeko, Abadiño Laguni (hirugarren sailkatua) irabaziz.
Preferentean Kurutziaga hirugarren postua lortzeko ahaleginetan dabil, eta oso gertu dauka sari hori. Elorrioko, aldiz, egoera latzean dago, puntu preminan; aurten bost taldek galduko dabe maila eta hortik ihes egin beharrean dago.
Bestalde, azpimagarria da Sasikoako bi taldeek egindakoa. A taldeak liga irabazi dau asteburu honetan, Ancla Dosanporri 5-2 irabaziz, eta datorren urtean Nazional A-n jokatuko dau. B taldeak azkenera arte igotzeko aukerak eduki ditu, baina azken jardunaldietako porrotek igoeratik aldendu dabe. Zorionak, Sasikoa!
Kulturaleko neskak liga bigarren amaitu eta gero Kopako finalerdietarako sailkatu dira, eta Beti Arinen kontra borrokatu behar. Athleticek legez “Gabarra” aterako dogu Ibaizabalera?.
Zortea guztiontzat.