Mallabiak pilotan eta Durangok pilotan eta zestan Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako kanporaketako joanekoak jokatuko dituzte gaur eta bihar.
Zestan finarledietan dago Durango eta Markina du arerio. Bihar etxean jokatuko dute 18:00etatik aurrera. Markina txapelketa irabazteko faborito nagusienetakoa da eta oso kanporaketa zaila du Durangok. Pilotan ere etxean jokatuko du Zeanuriren kontra gaur, 20:00etan hasita. Durangok Ortuella kanporatu berri du aldapa gora zuen kanporaketari buelta emanda. Zeanurik, aldiz, gaur ekingo dio txapelketari.
Txapelketa hasiko duen beste herri bat Mallabia da. Zaratamok Abadiño kanporatu zuen aurreko kanporaketan. Joanekoak Zaratamon jokatuko dituzte bihar 18:00etatik aurrera.