Xakean Bizkaiko Kopako bigarren kanporaketan aurrez aurre izango dira larunbatean Elorrioko Zaldi Baltza eta Abadiño xake taldeak. Irabazten duena finalaurdenetara igaroko da. Abadiñok oso erraz menderatu zuen Getxo (7-1). Elorrioko taldeak, aldiz, latz sufritu zuen Torres Quevedo kanporatzeko (4,5-3,5).
Durangoko Larrasoloeta Xake Taldeak ezin izan zuen lehen kanporaketa gainditu. Sestao Naturgasek oso talde indartsua du eta 7,7-0,5 irabazi zion Larrasoloetari.
Durangoko Larrasoloeta Xake Taldeak ezin izan zuen lehen kanporaketa gainditu. Sestao Naturgasek oso talde indartsua du eta 7,7-0,5 irabazi zion Larrasoloetari.