Joskurak izeneko bilduman, serigrafiako tintarekin eta disolbentearekin, eta argazkiekin fondoak osatuta egindako koadroak bildu dituzte. Bere Berrizko tailerrean, azken hilabeteetan osatu ditu Fernando De Vicentek erakusketako lanak. Koadro aurrean jesarri, eta esperimentazioaren bitartez lortutako emaitzak.

Aurreikuspenik barik egidako koadroak direla dio egileak, “sentitzeko ariketak egitetik sortutakoak”, sentsazioek gidatuak. “Sukaldean gabiltzanean, armairuan eta hozkailuan dauzkagun osagaiekin; eskura ditugun ogi, patata eta limoiekin sukaldatzean bezala egindakoak” ei dira.
Artistaren jenialitatean eta autorearen lanaren bakar izatean ez duela sinesten esan digu Fernandok, eta horregatik, lantzen dituen teknikak erakusten ditu astea birritan Ezkurdin. Beharbada horregatik konpartitzen ditu bere marrazteko teknika eta usteak astean birritan ikasleekin.