Dena oker atera zitzaion Iurretakori. Beroketa ariketak egiten zebilela orkatila bihurritu eta Lidia Lindez hamaikakotik kanpora geratu zen. Ondoren, partidua amaiatzeko hamar minuturen faltan epaileak penalti eztabaidagarria agindu zuen Barakaldoren alde. Gainera, lurrera joan zen jokalaria jokoz kanpotik zetorrela uste dute iurretarrek. Kontuak kontu, Barakaldok ez zuen hutsik egin eta finalerdietan dago.
Iurretakok esperantza handiak zituen finalera arteko arerioak, indartsuak bai, baina gainditzeko modukoak zirelako. Beraz, ulertzekoa da partidu amaieran jokalariak erakusten zuten tristura, batez ere, kanpokoen gola nola iritsi zen ikusita.
Durangoko Kulturaleko emakumeak, aldiz, oso gertu dute Bizkaiko Kopako finala. Zornotzaren kontra 2-3 irabazi zuten. Larunbatean Landakon jokatuko dute bueltako norgehiagoka. Beraien esku dute finalerako pasea. Edozein berdinketa nahikoa dute aurrera egiteko.
Kulturalaren eta Zornotzaren arteko partidua intentsoa izan zen; gogorra ere bai bigarren zatiko bolada batzuetan. Penalti eta penalti bikoitz bidez iritsi ziren golik gehienak. Nere Lersundik -birritan- eta Amagoia Ayestaranek sartu zituzten golak Durangoko taldearentzat. Azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren, baina aurretik hartutako errentari eutsi zioten.