Aldapa gora zuen kanporaketari buelta emanda Durangok aurrera egin du Bizkaiko Herri Arteko Txapelketan. Zeanuriren kontra jokatuko du hurrengo. Mallabiak koska honetan ekingo dio txapelketari; Abadiño kanporatu duen Zaratamo izango du arerio.
Joanekoetan gertatu moduan Durangok gazte mailako neurketa irabazi zuen erraztasun beragaz galdu zuen nagusi mailakoa. Kadeteetan egon zen gakoa; durangarrek 22-1 irabazi zuten. Hurrengo arerioa txapelketari oraintxe ekingo dion Zeanuri dute. Durangon jokatuko dituzte joanekoak. Mallabia, aldiz, Zaratamoren kontra estreinatuko da herri artekoan. Joanekoak Zaratamon jokatuko dituzte.
Espero zen legez, Atxondo, Abadiño eta Iurreta kanpoan geratu dira. Ezin izan dute partidu bakar bat irabazi kanporaketan.
Azkenik, Durango finalerdietara iritsi da zestan. Markinaren kontra jokatuko dute finalerako pasea.