Biharko Izarrak Txapelketa azken txanpan sartu da. Denek denen kontra jokatzen duten fasea, otsailean hasi zena, datorren eguenean amaituko da. Atzo, Larrañaga-Cecilio eta Idoate-Larrinaga bikoteak izan ziren onenak.
Lehenengo partidu orekatuan Larrañagak eta Ceciliok 22-18 irabazi zioten Andreu eta Galarragak osatutako bikoteari. Cecilio izan zen lauretan onenan. Berak jarri zuen partiduko erritmoa. Hala ere, aurkariek sekula ez zuten bururik makurtu eta 17na eta 18na egon ziren.
Bigarren partiduan Idoatek eta Larrinagak 22-8 irabazi zieten Perezi eta Merinori. Larrinagak beste guztien gainetik distiratu zuen. Idoatek lan ona egin zuen aurrean. Perez eta Merino kaskar ibili ziren.