Igandean Mallabia Bastidaren eta Abadiñoko Lagunen arteko derbian jokoan izango diren hiru puntuek igoera balio dezakete. Talde bi igotzen diren ligan bigarren eta hirugarren daude, puntuetara berdinduta. Bi partiduren faltan, hiru puntuko aldea hartzen duenak hanka eta erdi Goren Mailan izan dezake.
Mallabiak partidua irabazteaz gainera, badu beste helburu bat: averagea alde jartzea. Izan ere, Abadiñon 3-1 galdu zuten.
Kantxan jokamolde ezberdin bi ikusiko direla uste du Juan Carlos Perez Mallabiko jokalariak: “Esperientzia handiagoa dute, eta baloiaren jabetza eurena izango da. Gu aukera dugunean erritmo bizia jartzen saiatuko gara”. Abadiñarrak, euren aldetik, ez daude itsu-itsuan erasora irteteko asmotan: “Berdinketa emaitza ona da guretzat. Igoerak gure esku jarraituko luke, beste emaitzen menpe egon beharrean”, azaldu du Gorka Moreno jokalariak.
Abadiñok Derio eta Arabellaren kontra ditu azken bi partiduak. Ez batak ez besteak ez dute ezer jokoan. Mallabitarrek Egartsuak –azken sailkatua– eta Freunde taldeen aurka jokatuko du. Horiek ere liga honetan egin beharrekoak egin dituzte.
Hiru puntu atzetik, aurrekoek noiz huts egingo dago Presion Break. Euren partidua irabazi eta derbian berdinketa ematen bada, igoera hur geratuko zaie.