Kanporaketa oso aldapa gora jarri zaie gure ordezkariei

Anboto 2009ko maiatzaren 4a

Atxondo, Abadiño, Durango eta Iurretak emaitza kaskarrak lortu dituzte joaneko neurketetan. Durango ez beste guztiek partidu denak galdu dituzte. Durangok gazte mailakoa irabazi du. Zestan izan dugu albiste on bakarra; Durangok finalerako urrats garrantzitsua eman du Getxo 3-0 menderatuta.

Atxondok etxean jokatu du Usansoloren kontra eta emaitzei erreparatuz gero, aurrera egiteko bat ere aukerarik ez dutela dirudi. Kadeteetan 0-22 galdu zuten; gazteetan 5-22, eta nagusietan 6-22. Beste hainbeste esan daiteke Abadiñori buruz ere. Askoz gehiago izan ziren zaratamoarrak: 2-22, 6-22 eta 7-22. Iurretakok ere panorama beltza du. Partidu guztiak galdu zituzten etxean Barakaldoren aurka: 8-22, 9-22 eta 13-22.

Durango da aurrera egiteko aukerak nabari zaizkion eskualdeko herri bakarra. Nagusietan 4-22 galdu zuen Ortuellaren aurka eta kadeteetan 22-1 irabazi. Okerrik ezean, bueltako jardunaldian antzerako emaitzak errepikatuko dira. Kadeteetan, aldiz, emozioz betetako partidua jokatu zuten. Azken txanpa estuan, Barakaldoko bikotea nagusitu zen (20-22). Hala ere, bueltako partiduan edozer gerta daiteke. Berebiziko garrantzia eduki dezake tanteoak.

Zestan Durangok oso ondo bideratu du kanporaketa Getxori 3-0 irabazita. Kadeteetan eta gazteetan erraz nagusitu zen; nagusietan partida orekatuagoa jokatu zuten (35-29). Beste finalerdian Gernikak 2-1 irabazi zion Lekeitiori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!