Berriz herri artekotik kanpora geratu da

Anboto 2009ko api. 30a, 11:11

Txapelketari behetik ekin dioten gure ordezkari guztiek egin dute aurrera, Berrizek izan ezik.

Txapelketari behetik ekin dioten gure ordezkari guztiek egin dute aurrera, Berrizek izan ezik. Gazte mailan Gotzon Urkijok ezin izan zuen jokatu gaixorik zegoelako. Ordezkorik bilatu ezin eta partidua 22-0 galdutzat eman zuten epaileek. Nolanahi ere, Berriz kanpoan geratuko zen kadeteetan alde handia zegoelako. Bigarren urtekoen kontra jokatu zuten, eta “maila horretan urtebete asko da”, Eneko Campo Oizpeko entrenatzailearen esanetan.

Bigarren fasean Atxondo Usansoloren kontra ari da. Iurretak Barakaldo du arerio, Durangok Ortuella eta Abadiñok Zaratamo. Zestan ere Durangok hurrengo faserako  txartela lortu du, eta Getxoren kontra arituko da finalerdietan. Zesta-puntako bigarren finalerdia Lekeitio eta Gernikaren artean jokatuko dutena da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!