Asteburu honetan lortu dezake igoera matematikoa Sasikoak

Anboto 2009ko api. 30a, 11:07

Euren neurketa irabazi eta Anclak eta Kencik galduz gero, ohorezko A mailara igoko dira.

Liga amaitu bitartean jokoan dauden 9 puntuetatik 4 batzea nahikoa du Sasikoak Ohorezko A mailara bueltatzeko. Elorrioko Buskantzaren kontrako derbia irabazita eta Anclaren eta Kenciren porrotekin, eskura jarri zaio igoera. Asteburuan bertan eskuratu dezakete, euren neurketa irabazi eta beste biek huts egiten badute. Bestela, datorren astean erabakiko da guztia: Sasikoa eta Ancla aurrez aurrez izango dira Landakon.

Sasikoa.JPGDurangarrek Allerruren kontra jokatu dute bihar goizean. Anclak Goierri jasoko du bihar eta Kencik Comodoni egingo dio bisita. Hirurak irabazteko partiduak dira. Dena dela, presioa norbaitek badu, hori Ancla da. Derrigor irabazi behar dute: “Gu ere irabaztera goaz, baina guretzat berdinketa bat ez da hain txarra ere”, azaldu du Aitor Olivares jokalariak.

 Elorrioko Buskantzaren kontrako derbia gol askokoa izan zen (7-4). Lehen zatian elorriarrak atzean sartu ziren, eta Sasikoa 3-0 jarri zen markagailuan. Bigarren zatia, berriz, joan-etorrikoa izan zen, eta Elorrioko 6-4 hurreratu zitzaien. Azkenean,puntuak etxean geratu ziren.
Sasikoa B ere igoera postuetan dago Euskal Ligan. Hemen ere hiru jardunaldi bakarrik falta dira. Dena bide zuzenetik badoa, urte borobila izan daiteke Sasikoa klubarentzat.

Lehen Erregionala gori-gori

Aipamen berezia merezi dute Lehen Erregionaleko gure ordezkariek ere. Lau jardunaldiren faltan, Abadiñoko Lagun, Presion Break eta Mallabia Bastida taldeek igotzeko aukerak dituzte. Iturriondo liderrak alde handia du eta igoko da. Igoerako bigarren txartela lortzeko borroka latza dute gureek; hiru punturen barruan daude. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!