Guraso ikusleari

Anboto 2009ko api. 30a, 10:59

unai.jpg






Unai Zamalloa - Saskibaloi entrenatzailea


Zapatu askotan Eskola Kiroleko saskibaloi partiduetan epaile eta mahaiko lanetan jardutea jagot Ikastolan. Nahiz eta eskarmentu handikoa izan, epailearen lana, beti, oso gatxa eta esker txarrekoa dela aitortu behar dot; eta, era berean, txalotzekoa eta eskertzekoa dela be esan beharra dago, ze euren lan eskuzabal eta eskergagaitik jokatu ahal izaten dira ehunka partidu horreek astebururo.

Umeen partidu horreetan epaile eta mahaiko lanak egiten ditueenak, beste taldeetako entrenatzaileak, lagunak, jokalari gazteak edo laguntzeko prest dagoen edonor izaten dira. Mesedea egitera datoz, eta larunbat goiza horretan emoten dabe; esaterako, ikasten, erosketak egiten, lagunekin egoten edo lo egiten emon beharrean.

Pertsona garen heinean inperfektuak gara eta denok erratzen gara momenturen batean edo bestean. Baita epaileak be, entrenatzaile en eta jokalarien moduan. Kantxaren inguruan dagoen ikuslea legez. Nahiz eta, noizean behin, Vidorreta edo Ivanovic baino gehiago sentitzen denik be badagoen. Eskerrak holakoak ez diren askotan gertatzen!

Beraz, disfrutatu eta animatu egizu zure seme edo alabaren talde osoa. Baita epaile lanetan dabilen pertsona be. Beste batzuren artean, berari esker, zure seme edo alabak saskibaloi jokalari izateko aukera daukalako. Kritikatzea eta iraintzea baino sanoagoa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!