Gorka-Mendinuetak lan asko eginda irabazi dute

Anboto 2009ko api. 24a, 14:52

Atzo Biharko Izarrak Txapelketari dagokion partidu bat jokatu zen eta Gorka-Mendinueta bikoteak irabazi zuen (22-19).

Atzo Biharko Izarrak Txapelketari dagokion partidu bat jokatu zen eta Gorka-Mendinueta bikoteak irabazi zuen (22-19).

Irabazleek izerdi hotza bota zuten partidua aurrera ateratzeko. Ricok eta Uzkudunek ez zuten partidua galdutzat eman une batean ere. Aurrelari biak oso ondo ibili ziren defentsan, baina erasoan apenas arriskatu zuten. Ondorioz, partidu luzea eta borrokatua jokatu zuten. Atzelari biak seguru eta langile aritu ziren.

Aurretik lau t’erdiko partidu bat jokatu zen. Madariagak 22-9 irabazi zion Iturriagara. Huartearrak atzelaria izanagatik kaiolan oso ondo moldatzen dela erakutsi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!