Kiroltasuna-lehiakortasuna

Anboto 2009ko api. 24a, 13:53

agustin_alkorta_150.jpg







Agustin Alkorta - Futbol entrenatzailea


Aspaldi honetan futbol munduan eztabaida bat zabalik dago eta inork ez dau konponbiderik aurkitzen.  Hau da, baloia kanpora bota behar da ala ez jokalari bat lurrean etzanda dagoenean? Danok dakigu kiroltasuna izan behar dela nagusi holango gertaeretan, baina denok dakigu jokalariak zein taldeak egoera horretaz aprobetxatzen direla. Irakurketa desberdinak egin daikeguz:

- Badagoz taldeak aurretik abisatzen dabenak eurek ez dabela kanpora botako baloirik. Ondo, baina talde honetako atezaina lurrean badago eta kontrarioak kanpora bota beharrean jaurti atera eta gola sartzen baldin badau?
- Batzuen eritziz epailea da arduraduna agintzeko jokoa gelditu edo ez. Ondo, baina niretzako hau ez da egokia ze, epaileek nahiko lan karga daukie oraindino beste bat gaineratzeko. Zergaitik ezin dogu danon artean konpondu?
- Ez dot ezagutzen jokalari bat ez dena “tranposoa”. Inozoak bai, onegiak be bai…baina gauza guztien gainetik kiroltasuna balore bezela aplikatzen dabenak, inor be ez. Argi dago jokalariak lehiakorra izan gura badau argia, bizkorra, ernea, edo (eta) bizia izan behar dauela.

“Tranpa” honeek futbolaren zati garrantzitsua dira teknika, taktika edo prestaketa fisiko eta psikologikoa bezalaxe, eta ezingo da sekula banandu honetatik. Gehiago esango dot: gaur eguneko futbolean berdintasuna da nagusi eta detaile horreek izaten dira edozein neurketa batera edo bestera eroaten dabenak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!