Herri artekoan abantaila hartu dute gure ordezkari guztiek

Anboto 2009ko api. 20a, 12:20

Asteburuan Bizkaiko Herri Arteko txapelketa hasi da eta gure ordezkariek errentarekin jokatuko dute bueltako jardunaldia. Sailkapena Iurretak du eskuren: 3-0 irabazi dio Getxori. Abadiñok eta Atxondok ere aurrera egingo dutela ematen du, irabazitako biak nahiko eroso irabazi dituztelako. Durangok eta Berrizek abantaila polita hartu dute, baina partidu batzuk orekatuak izan dira eta alde batera zein bestera joan zitezkeen.

Atxondok, Abadiñok, Durangok, Iurretak eta Berrizek oso ondo ekin diote herri artekoari. Guzti-guztiek abantailarekin jokatuko dute bueltako jardunaldia. Iurretak 3-0 irabazi dio Getxori. Kadeteetan 22-3 irabazi dute, gazteetan 22-10 eta nagusietan 22-17. Atxondok gazteetako (22-6) eta nagusietako (22-11) partiduak irabazi ditu. Abadiño gazteetan (3-22) eta nagusietan (0-22) nagusitu zaio Urdulizi.  Maila beretan irabazita hartu dio abantaila Berrizek Zornotzari: 22-21 gazteetan eta 22-13 nagusietan. Azkenik, Durangok kadeteetan erraz (6-22) eta nagusietan lan eginda (16-22) menderatu du Zalla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!